Jarduerak

Leitza eta inguruneak jarduera aukera zabal bat eskaintzen du.

••• Jarduerak Leitza eta inguruan •••

Plazaolako bide berdea
Plazaolako trenbideak, lau hamarkaz Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuak elkartu ditu 84 kilometroko ibilbide batean.
Bidearen zati garrantzitsu bat (44 bat kilometro) aisirako jardueretako ibilbide bezala berreskuratzen ari dira. Bide berdea, zelai eta bertako ohian (hariztiak, pagadiak...) zein birpopulatutako ohian (pinadiak) tartedik luzatzen da, Larraun eta Leitzaran ibaiko haranak zeharkatuz (Biotopo Natural izendatua dago).
Peruharri
Leitzako erdigunetik 2 kilometrotara, Iñaki Perurena harrijasotzaileak harriaren museoa sortu du. Museo desberdin bat da, non Iñaki eta bere seme Inaxiok, harriaren bitartez, historia eta kultura erakusten dute.
Mendukiloko leizeak
Larraun haranean, Astitz udalbatzan, Lekunberritik hurbil, Aralar mendilerroko sakontasunean Mendukiloko leize zoragarriak aurkitzen dira.
Aralarko mendilerroa eta Aralarko San Miguel Santutegia
San Miguel in Excelsis, Aralarko mendilerroan, Artxueta mendi tontorraren ondoan, altxatutako mila urte baino gehiagoko historia daukan Santutegia da, bertatik panoramika izugarri batetaz goza daiteke. Barrualdean erromatar oholtza bat dauka.
Bertizko jaurerria
Nafarroako kantauriar haranetan, konkretuki Bertizaraneko Oieregi herrian, jaurerri zoragarri hau zabaltzen da. Espazio bakarra da, edertasun alderaezinekoa, fauna aukera zabala daukana, ohian sakonak eta naturaltasun handikoa, horregatik Parke natural bezala izendatuta dago.
Zubietako errota
Zubietako errotan, denbora eten egiten da. Bere errotazainak, gaur egun, era zaharrean puskatzen ditu garia eta artoa. Zure taloa egin eta dastatu nahi duzu?