Leitza

Iruña eta Donostia arteko bide erdian, mendiz inguratuta eta harrizko etxe ederrez apaindua, Leitzako herria dago.

•••Leitza eta inguruko argazkiak•••

Plazaola etxea eta landa etxeko aparkalekua


Nafarroa iparraldean kokatua, Leitzak 3.000 biztanle ditu, Donostiatik 20 minututara, Iruñeatik 35 minututara eta Bilbotik ordu betera.


Mendi artean dagoen herri polita da Leitza, zelai berdeekin eta beste garai batera eramango zaituzten ohianekin; Leitzalarreak, besteak beste, balio handiko zuhaitzak ditu. Ezagunenak, Izaietakoak dira, 175 urte dituzte eta 90. hamarkadan monumentu natural izendatu zuten.


Plazaolako Bide Berdeak herria zeharkatzen du, garai batean, Iruña eta Donostia elkartzen zituen trenbidea izan arren, gaur egun, bide berde izateko egokitu da, txirrindulan, oinez nola zaldiz itzuli bat eman ahal izateko, beti ere, basa naturarekin harremanetan dagoen ingure honetaz disfrutatuz. .


Herriak alde zahar ikusgarria dauka, egurrezko balkoi eta teilatu-hegal haundiko etxeekin. Herriko txoko desberdinetatik, San Miguel eliza ikusten da, dorre deigarri eta gorape neoklasikoarekin.


Leitzan zerbitzu asko aurkituko dituzu.